|
|
APPak |
|
|
|
EzagutApp |
|
|
Aplikazioaren helburua genero-arloan egon daitezkeen hezkuntza-gabeziak aztertzea izango da, beti ere haurren ikuspegitik. Bestalde, haurrek generoaren eta berdintasunaren inguruan duten ikuspegia ere aztertuko da. Horretarako, kirol batzuetan egunerokoan ikus daitezkeen adibideak jarriko dira, irakatsi nahi denarekin lotu ahal izateko. Galdera edo proba bakoitzaren erantzunak jasoko dira, ondoren irakaskuntzan alderatzeko. Horrela,irakasleak eskolak genero-berdintasunaren arabera nola zuzendu jakin ahal izango du. Aplikazioak hiru kirol desberdinei buruzko galderak izango ditu: futbola, saskibaloia eta esku pilota. Ikasle bakoitza pantailaz pantaila joango da ateratzen diren galderei erantzuten, parte hartzen eta aldi berean pantaila bakoitzean agertzen zaionari buruz hausnartzen. Galderak erantzunen arabera puntuatuta daude, baina ikasleek ez dute jakingo zehazki zer puntuazio duten. Aldiz, haurrek galdera bat erantzuten duten bakoitzean, eta hurrengo pantailara pasatzeko onartuz gero, mezu bat agertuko zaie, “OSO ONDO, AURRERA JARRAITU” eta huts eginez gero, mezu bat aterako zaie esanez: “SAIATU BERRIRO, ZUK EGIN DEZAKEZU”. Pantaila guztietan beheko aldean gezi bat egongo da aurrera jarraitu ahal izateko, eta beste gezi bat atzerantz joateko, edozein unetan aurreko edo hurrengo orrira itzuli ahal izateko. Bi gezietako edozein klikatu beharko da zauden pantailatik mugitu ahal izateko, bestela bertan geratuko da. Hurrengo pantailara edo galderara joan nahi izanez gero, aurreko galdera osorik eduki gabe egin ahal izango da. Galdera bakoitzari erantzun eta aurrekoaren erantzunak hurrengo galderara pasatu ondoren, automatikoki gordeko dira. Haurrek atzera egin nahi badute, galderari eta erantzunari begiratzeko bakarrik egin ahal izango dute, ezin izango dute egin dutena aldatu, aukera bat baino gehiago eman baitzaie. |
|
