APPak

IdentiApp

IdentiApp aplikazioaren bitartez dituzun genero espresio berriei buruzko aurrezagutzak identifikatzeko eta hauen berri gehiago jakiteko aukera izango duzu.

Genero-identitatea gizabanako batek bere generoari buruz duen pertzepzio subjektiboa da, sexu-orientazioa edo ezaugarri sexual biologikoak alde batera utzita. Hau da, pertsona batek bere generoari buruz duen identifikazio pertsonala, intimoa, psikologikoa edo psikikoa da: genero maskulino, femenino edo beste aukeraren bateko kide sentituz, edozein sexu biologikorekin jaio dela ere.

Beharrezkoa da ulertzea genero-identitatea ez dela aukeratzen den zerbait, ez da aldatu behar den edo ahal den zerbait. Gizarte aske eta errespetuzkoa eraiki nahi badugu, sexu-aniztasuna beharrezkoa da, besteekiko tolerantzian eta errespetuan hezi behar dela jakinik.

Hori dela eta, aplikazio hezitzaile honen bitartez gure inguruan ditugun baina ikusi nahi ez izan ditugun errealitate berriak ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako, gaiari buruz dituzun aurrezagutzak zehaztuko dira, hainbat galdera eragileren bitartez. Ondoren, testigantza errealak ezagutzeko aukera izango dugu, haien iritziak ezagutuz eta haien buruen aurkezpena jakinez. Behin hori eginda, galdetegi berri bat proposatuko zaizu, non ikasitakoa erantzunetan isladatu behar dituzun.