APPak

FemIstorioApp

Istorio honen lehen kapituluan azaltzen da igel talde bat urmael batean bizi dela eta bitan banatuta daudela: igel urdinak eta igel arrosak. Igel urdinek nahi duten edozer egiteko askatasuna dute, baina igel arrosek, aldiz, igel txikienak zaindu behar dituzte. Kapitulu honen amaieran, argazki batzuk esaldi batzuekin lotzean datzan jolas batean jolastu beharko dugu.

Bigarren kapituluan, Gusi izeneko igel arrosa batek igel urdinekin jolastera joateko gogoa du, baina igel arrosa handiago batek esaten dio ezin duela horretan pentsatu, bere lana txikienak zaintzea delako. Kapitulu honi amaiera emateko, letra-zopa bat osatu beharko da.

Hirugarren kapituluan, Gusik barraskilo bat aurkituko du eta berarekin hitz egiten hasiko da.

Gusik esaten dio ezin duela urmaeletik urrundu, igel urdinek bakarrik egin dezaketelako hori.

Barraskiloa harritu egiten da eta Gusiri esaten dio hori barraskiloetan ez dela gertatzen, barraskilo guztiak berdinak direla eta denek gauza berak egin ditzaketela. Kapitulu hau amaitzean, urkatu bat egin behar duzue.

Laugarren kapituluan, Gusik barraskiloak esandakoari buelta ematen dio etengabe, eta gainerako igel arrosei kontatzea erabakitzen du, baina lortzen duen gauza bakarra, besteek barre egitea da. Kapitulu hau amaitzean, pertsonaien deskribapen baten bidez asmatzean datzan jolas bat osatu beharko dute.

Azkenik, bosgarren kapituluan, Gusik gainerako igel arrosei kasurik ez egitea erabakitzen du eta igel urdinekin jolastuko du. Gusiri esker, beste igelak konturatu ziren igel guztiek gauza bera egin dezaketela eta guztiak igel berdeak bihurtu ziren. Istorioarekin amaitzeko, 5 galderako galdetegi bat osatu beharko da.

Joko bakoitzaren ondoren, jokoa ondo eginda badago, jakinarazpen bat egingo du, lortu dela esanez; gaizki eginda badago, berriz, berriz saiatzeko esango du jakinarazpenak.