APPak

eQUESTlity

APP honek EQuestlity du izena eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat zuzenduta dago batez ere.

Izenari so eginez, helburua ondorioztatu ahal da, haurrek zein nolako ezagutzak dituzte genero berdintasunaren inguruan galderen/testen bidez neurtzea, hain zuzen ere. Modu horretan haurrek genero berdintasuna modu autonomoan lantzeko aukera izaten dute. Aplikazioan sartu bezain laster diseinatutako logoa agertuko da. Bertan klik eginez, bi aukera agertuko dira: erregistratu edo saioa hasi. Lehenengo aukeran, erabiltzailearen izena, posta elektronikoa eta pasahitza jarri behar da kontua sortzeko. Aldiz, bigarren aukeran, posta elektronikoa eta pasahitza besterik ez da eskatzen. Aurretik aipatutako helburua lortzeko bitarteko ezberdinak erabiltzen dira aplikazioan zehar, audioak kontakizunekin, irudiak eta bideoak, esaterako. Kontakizunak, bideoak eta irudiak baliagarriak izango dira haurrek genero berdintasunaren inguruan pentsatzeko eta haien ezagutzak plazaratzeko, modu ludikoan. Modu horretan monotonoa izatea ekiditzen da, eta deigarritasuna handitzen da. Gainera, aniztasunari honi esker, irakurmena, entzumena eta sormena lantzeko aukera ematen du. Haurrek jolasteari esker, puntuak lortzen joango dira, eta aplikazioak bere jardueraren berri emango die ondo egindako ariketen ehunekoa adieraziz. Irudiei dagokienean, lanbide desberdinetan neskak nahiz mutilak agertuko dira genero berdintasuna jorratzearren. Kontakizunak nahiz bideoak egoera desberdinak plazaratuko dituzte, zeinek haurrei hausnartzeko aukera emango dieten genero berdintasunaren inguruan.