APPak

RUTIKO students

Deskargatu (Android)

RUTIKO bi espaziotan banatutako aplikazio inklusibo eta bisuala da: bat ikasleentzat eta beste irakasleentzat. Ikasleen atalak piktogramak erabiltzen ditu 4 urteko haurrei eguneko errutinak ulertzen eta aurrerantzean laguntzeko, emozioak adierazteko, menua ikusteko edo asistentziak erregistratzeko. Irakaksuntzaren atalak aukera ematen du errutinak pertsonalizatzeko, piktogramak egokitzeko, emozioak berrikusteko eta eguneroko laburpenak kontsultatzeko. Appak haurren autonomía errazten du eta eskolaren eta familiaren arteko komunikazioa hobetzen du.

Helburu nagusia autonomia, errutinen ulermena, adierazpeb emozionala eta eskola-familia komunikazioa sustatzea da, tresna digital inklusibo eta irisgarri baten bidez.

Ikasleentzako funtzio nagusiak:

  • Eguneko errutinak piktogramekin bistaratzea.
  • Egindako jarduerak markatzea.
  • Emozioak piktogramen bidez adieraztea.
  • Asistentziaren, klimaren eta dataren erregistroa.
  • Jolas-txokoak aukeratzea eta aprte-hartzea erregistratzea.