APPak

OnBide

Deskargatu (Android)

OnBide App aplikazio interaktibo bat da, bizitza osasuntsua sustatzea eta egunerokoan txertatzea helburu duena. Aplikazio honetan jokalari bakar batek edo gehiagok parte har dezakete, gehienez lau jokalarik aldi berean jokatuz.

Jokalari bakoitzak bere izena idatzi behar du, eta automatikoki izen horrekin batera irudi bat agertuko da, ausaz esleitua. Behin jokalari guztiak izena emanda, partida hasi ahal izango da.

Jokoa barraskilo formako taula batean garatzen da, eta 12 laukiz osatua dago. Lauki Ibakoitzean erronka ezberdin bat proposatzen du. Erronkak arnasketa, musika, osasuna eta yoga izan daitezke.

Jokoaren helburua da jokalari guztiek parte hartzea eta erronka desberdinez gozatzea helmugara iritsi arte. Esperientzia honen bidez, haurrek ohitura osasungarriak barneratzea, erlaxatzen ikastea eta emozioak identifikatu eta kudeatzeko gaitasuna garatzea sustatzen da. Gainera, aplikazioaren bidez eskuratutako ezagutzak eta errutinak eguneroko bizitzan txerta daitezen bultzatzen da, horrela bizimodu orekatu eta kontzientea garatzen lagunduz.