|
|
APPak |
|
|
|
GureAhotsa |
|
|
Aplikazioak hainbat pantaila izango ditu, eta haietan joko interaktiboak, informazio osagarria duten mapak eta erabiltzaileek sortutako talde pribatura audioak igota gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko “mikrofono librea” aurkituko dira; gainera, eguneroko dilemarako esteka bat ere izango du, galdera bat eta lau aukera posible barne hartzen dituena, hausnarketa, pentsamendu kritikoa eta parte-hartze aktiboa modu dinamiko eta dibertigarriz sustatzeko. Aplikazio honen helburua adierazpen-askatasuna sustatzea da, joko interaktiboen, informazio osagarriaren eta iritzi-aniztasunarekiko errespetua eta pentsamendu kritikoa bultzatzen duten baliabide ezberdinen bidez. Ikasteko modu dibertigarri, praktiko eta eskuragarria da, edonork erabil dezakeena. Horri esker, erabiltzaileek autonomiaz garatzeko aukera dute, beren irizpidea sendotuz eta ezagutza berriak eskuratuaz, esperientzia hezigarri dinamiko eta motibagarrien bidez. |
|
