APPak

BakeKlik

Deskargatu (Android)

“BakeKlik” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako hezkuntza-aplikazio bat da, helburu nagusia munduan gertatzen diren egungo gatazken inguruan informatzea eta kontzientziatzea izanik. Honako aplikazioa Giza Eskubideen 5. artikuluan oinarritzen da. Artikulu horrek inork ez duela torturarik, tratu krudel, anker edo iraingarririk jasan behar ezartzen du. Horrela izanik, aplikazioak egoera horiek pairatzen dituzten pertsonekiko enpatia sustatu nahi du. Hezkuntza-maila bakoitzera egokitutako informazioaren eta kontinenteka antolatutako jarduera interaktiboen bidez, “BakeKlik” aplikazioak ikasleei gatazka horien errealitatea modu parte-hartzailean eta hausnartuan ulertzeko aukera ematen die. Haur Hezkuntzaren kasuan, aplikazioa erabiltzeko heldu baten gainbegiratzea ezinbestekoa izango da, ikaskuntza gidatua eta adinari egokitua bermatuz.