|
|
|
KomunikAPP
KomunikApp Lehen Hezkuntzako ikasleentzako aplikazio bat da, zeinu-hizkuntza lantzen duena. Aplikazio honen helburu nagusia ikasle gormutuen ikaskideei edo edozein ikasleari zeinu-hizkuntza irakastea da, ikasgeletan lantzen ez den hizkuntza delako eta etorkizunean oso garrantzitsua izan daitekeena.
Lehenik eta behin, gormutuen hizkuntza ikasteko eta lantzeko erabiliko dugu aplikazioa. Horretarako, lehenik eta behin, nola hitz egiten den eta letra bakoitzari zer zeinu dagokion erakutsiko dugu. Jokoak hasi aurretik, pantaila bat egongo da hizkuntza horretako letra guztiekin eta zeinu guztiekin, zalantzarik izanez gero, pantaila honetara itzuli ahal izango da nahi denean. Jolasekin hasteko, lehenengo jokoan bikoteak egitea izango da, hau da, animalia bat jarriko dugu pantailaren albo batean (adibidez, txakur baten irudia), eta haren bikotea izango da haren izena zeinuekin, hau da, izena letraz letra esango du. Bigarren jokoan, jokalariak zeinuen hizkuntzan esan beharko du bere izena, hau da, binaka egongo dira, eta letra bakoitzaren zeinuak eginez joan beharko dute (zeinu guztiak aipatzen dituen pantaila ikusteko aukera izango dute) eta izen bakoitzeko irakasleari argazkiak bidaliz. Azkenik, hizkuntza hori gehiago praktikatzeko, ikasleek bikoteka jarraitu beharko dute eta bakoitzak bere bikotearen izena esan beharko dio.