|
|
EmakumeApp
EmakumeApp feminismoan eta genero-berdintasunean oinarritutako proiektu batetik abiatuta sortutako aplikazioa da. Proiektu honen atzean, Bilboko Ingeniaritza Fakultateko ikasleen eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleen arteko lankidetza dago, biak Euskal Herriko Unibertsitate Publikokoak.
Gure kasuan, arlo ezberdinetan, artean, zientzian eta kirolean dauden emakume garrantzitsu ugarietako batzuk bistaratzean zentratu gara. Gaur egun gero eta emakume gehiago ezagutzen dira esparru guztietan, baina oraindik ez ditugu behar adina ezagutzen. Horregatik, aplikazio bat sortzeko aukera hori baliatu dugu kausa horretan laguntzeko.
Aplikazioa hiru gai nagusitan banatuta dago: zientzia, kirola eta artea. Gai bakoitzaren barruan, minijoko desberdinetan jolasteko aukera dago, hala nola, letra-zopa, irudiak pertsonekin lotzea, etab. Baina ausaz jokatzeko aukera ere badago, non hamar galdera agertzen diren, banan-banan, hiru gaietatik ausaz.
EmakumeApp aplikazioa erabiltzeko ez dago harpidetza-kargurik; hala ere, beharrezkoa da posta elektroniko batekin eta pasahitz batekin saioa hastea. Horrela, lortutako puntuak erregistratuta geratuko dira.