|
|
APPak |
|
|
|
ArboApp |
|
|
Aplikazio hau Euskal Herriko Unibertsitateko Haur Hezkuntza eta Ingeniaritza graduko lau ikaslek diseinatu dute. App honen helburua Euskal Herriko Unibertsitatean (Leioa) dagoen arboretuma ezagutaraztea da. Arboretuma aire zabalean dauden kontinente desberdinetako zuhaitzen museoa da zonalde desberdinetan banatuta. Aplikazio honen bidez, museo natural hau ahalik eta modu dibertigarri eta interaktiboenean ezagutaraztea lortu nahi dugu. App-aren helburua hainbat zuhaitzen jatorria ezagutzea da, hala nola, Hego hemisferiokoa, Erdialdeko Amerikakoa, Mediterraneokoa eta Asiakoa. App-ak berak jokoaren hasieran, agertuko den mapa bat erakutsiz, egin beharreko ibilbidea markatuko du jarraitu beharreko puntuak erakutsiz. Gainera, aplikazioak online edo modu fisikoan jokatzeko aukera ematen du, baita banaka edo taldean ere. Aukera ona izan daiteke konfinatutako jendearentzat, ikastetxeentzat, lagun taldeentzat edo baita arboretuma bisitatu edo ezagutu nahi duten baina bertara hurbildu ezin diren familientzat ere. Aplikazioak honela funtzionatzen du:
Aplikazio honen bidez, erabiltzaileek kontinente ezberdinetako zuhaitzen inguruko bitxikeriak modu ezberdin, dibertigarri eta interaktiboan ezagutu ahal izango dituzte. Halaber, entzumena landu ahal izango dute, oso adi egon beharko direlako, jarduerak arrakastaz egin ahal izateko. |
|
